altzagako udala

Albistegia



ERTOTXEKO BERRIKUNTZA OBREN 2. FASEA

ERTOTXE ERAIKINAREN ERABERRITZEA 2. FASEA obraren kontrataziorako prozedura bideratzea erabaki zuen Altzagako udalak 2017ko maiatzak 23an hartutako erabakiaren bidez.
Irakurri gehiago

ABENDUAREN 24ean GABON ESKEAN BILDUTAKO DIRUA ASPANOGI ELKARTEARI EMAN ZAIO

Aurtengo Gabon eskeak helburu solidarioa izan du. Etxez etxe eta baserriz baserri egindako kantu eskean bildutako 900€ inguruak, Aspanogi Elkarteari (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari) eman dizkiote.
Irakurri gehiago

AGENDA 21

Altzagako Udalak Iraunkortasunerako Ekintza-plan berriaren osaketari ekin dio Altzaga iraunkorrago bat helburu izango duen plangintza-dokumentua Agenda 21eko II. Ekintza-plana izango da Elkarrekin 21 aholkularitza-taldearen laguntzaz burutuko dira lanak eta Tokiko Agenda 21 prozesuaren jarraipena eta eguneratzea hartuko ditu, egungo herriko beharrei behar bezala erantzuteko.
Irakurri gehiago

UDAL DEPENDENTZIEN GARBIKETA ZERBITZUEN KONTRATAZIOA

ESLEIPENA 2018ko urtarrilaren 23an eginiko bilkuran, ­Altzagako udal eraikinen garbiketa zerbi­tzu kontratuari dagozkion baldin­tza partikularren zein plegu teknikoen agiriak onartzea erabaki zuen. Deialdia egin ondoren, proposamen bakarra aurkeztu da eta Udalak 2018ko apirilaren 17an egindako udal bilkuran, garbiketa zerbitzua Laura Arredondo Sainz-i esleitzea erabaki du.
Irakurri gehiago

ALTZAGAKO ERRETAULA

Altzagako eleizaren erretaula famatua da, Gipuzkoan errenazimenduaren aurrekaria delako. Platereskoa estiloan kokatzen da. Idiazabalgo eleizatik ekarritako erretaula da, 1746. urtean erosi zen, baina XVI. mendeko lehen erdian kokatzen da.
Irakurri gehiago