altzagako udala

GABON ESKEAN JASOTAKO DIRUA ASPANOGI-RI

artea(e)k bidalita A , 2018-12-17 08:35(e)an.

Olentzeroren egunean kantu eskean eskuratutako dirua Aspanogiri eman diote Altzagarrek. 850 euro izan dira Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak jaso duen, herritarren eta Udalaren partetik. Gaur goizean, herriko ludoteka irekita zegoela aprobetxatuz, bertan egin dute dirua emateko ekitaldia. Izan ere, espazioa erabiltzen duten herriko txikiek ere, kantatzen ateratako diru hori gehien behar dutenei laguntzeko izango dela ikusteko. Aspanogi elkarteko ordezkaria, bertan izan da, altzagatarren esker onari erantzunez.

EranskinaTamaina
ASPANOGI altzaga txikia.jpg134.49 KB