Altzagako Udal Batzarrak, 2022ko abenduaren 27an, erabaki hau hartu zuen:
Lehena. Altzaga udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzea hiru hilabeteko epean, 2023ko urtarrilaren 23tik aurrera; aldi horretan Aurrerapenari buruzko iradokizun eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira.
Bigarrena. Jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratzea Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, lurraldean hedapen handiena duen egunkarietako batean, eta udal webgunean (www.altzaga.eus) . Halaber, aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa bai udal webgunean (www.altzaga.eus) argitaratuko da.
Altzagan , 2023ko urtarrilaren 4a.—Maite Garmendia Erauskin, Alkatea
Eranskinak:
PLAN OROKORRA
MEMORIA CAST
MEMORIA EUS
DOKUMENTU ESTRATEJIKOA