altzagako udala

Sasieta

Sasieta" zabortegia Beasaingo mendebaldean dagoen "V" itxurako sakongune batean kokatzen da, Salbatore auzoan dago eta Madril-Irun trenbidearen hegoaldera. Zabortegia 1991. urteko martxoan jarri zen martxan eta bertan gure eskualdetako etxeetako hondakinak botatzen dira.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera : 7:00-13:00
  • Larunbatetan: 8:00-12:30
  • Telefonoa.: 943 160690

Zabortegian etxeetako eta bateragarriak diren hondakinak bakarrik onartzen dira. Mankomunitateko zerbitzuetako kamioiek eta aurretik baimena daukatenak bakarrik erabil dezakete zabortegia. Baimena lortzeko bulego teknikora deitu behar da 943 161555.

Gaur egun zabortegi honek Goierri, Urola Garaia, Deba Garaia eta Tolosaldeko zaborrak onartzen ditu. Guztira 186.000 biztanleen zaborrak sartzen dira.

Zabortegiaren azalera 9,5 hektareakoa da. Edukiera 1.418.000 m3-koa da

Informazio gehiago:

www.sasieta.net