altzagako udala

LANDA BIDEAK


Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala



160. zenbakia

Data 2020-08-24

orria



160
2020ko abuztuaren 24a, astelehena
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ALTZAGAKO UDALA

Altzagako udal titularitateko baso pista eta bideen erabilera berezia arautzen duen ordenantza.

Altzagako Udalak 2020ko ekainaren 16ean hartutako erabakiaren bidez Baso pista eta bideen erabilera bereziari buruzko ordenantzaren aldaketa onartu zuen. Aipatu araudia jendaurrean egon ondoren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluaren c) azpitalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri batzuk erantsi dizkion, Udalbatzak hartutako hasierako onarpena, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluan aurreikusitakoa betetzearren, Ordenantza horren testu oso-osoa argitaratzen da.

HITZAURREA

Azken urteotan baso pista eta baserri bideak egokitzeko udalak egindako inbertsio garrantzitsuak, bide eta pista hoien erabilerari egokitutako arautegi bat ezartzeko premia eragin du. Pertsona guztiak bertatik ibiltzeko duten eskubidea murriztu gabe, berauen erabilpen desegokia edo neurriz kanpokoa eta zoruaren ondoriozko hondamena gutxitu asmoz.

Korporazio Lokalen ondasunak erostea, administratzea eta erabiltzea, Erregimen Lokaleko Legeak eta bera arautzen duten erregelamenduak arautzen dute. Aipatu legeriak aurrikusten dute, Korporazio Lokalek beren eskuduntzak erabiliz arautu ahal izango dituztela bando, ordenantza eta erregelamendu bidez.

Ondorio horretarako Altzagako Udalak udal titularitateko baso pista eta bideen erabilera berezia arautzen duen ordenantza hau onartu du.

1. artikulua.

Ordenantza honen xedea Udal titularitateko nahiz erabilera publikoko bideen erabilpen bereziaren arauketa da, herri erabilerako ondasunekin zerikusia duten gaietan Udalari egotzitako konpetentziak erabiliz.

Nahiz udal titularitatekoak ez izan, azken urteotan Administrazio Publikoek emandako laguntza garrantzitsuari esker konpondu eta hobeagotu diren bide eta pistak erabilera publikoak izanik, Udalak badu gaitasuna erabilera hori arautzeko.

2. artikulua.

Udal jabetzakoak diren era eta maila guztietako pista eta bideek herri-jabetzako ondasuna osatzen dute.

3. artikulua.

Berauen titularra edo benetako eskubidea duen heinean, Udalari dagokio herri jabetzako erabilpenen plangintza eta arauketa Ondasunen Erregelamenduaren 75. artikuluak aurreikusten duenaren arabera.

4. artikulua.

Erabilera librea izanik, landabideek nolako ezaugarriak dituzten ikusita eta ingurunea babestu arren, ibilgailuekin erabili ahal izateko hurrengo arau orokorrak ezartzen dira:

4.1.  Debekatuta dago ibilgailu hauek pasatzea: Oruga ibilgailuak, gurpiletan kateak eta antzekoak dituztenak, arrastekoak zoruaren gainetik edota errodadura bandakoak, 20 Tm-tik gorakoak eta hiru ardatz baino gehiagoko kamioiak.

4.2.  Landa kamioiaren erabilera orokorrerako hurrengo mugapenak ezartzen dira gehienezko abiadura 30 Km/ordukoa eta gehienezko zama 20 Tm.

4.3.  Salbuespenak daude jarduketa berezi eta puntualeko ezinbesteko kasuetarako, eta horretarako dagokion baimena lortu beharko dute.

5. artikulua.

Lehen esandakoaren arren, Udalak baimena eman dezake landabidearen erabilera berezirako, 20 eta 26 Tm bitarteko zama duten ibilgailuekin egur ateratze edo lantegietako materialen garraioetarako.

LIZENTZIA ESKURATZEKO DERRIGORTASUNA

6. artikulua.

Derrigorrezkoa da lizentzia eskuratzea eta fiantza depositatzea aurreko artikuluan ikusitako erabileretarako ihardunean hasi aurretik. Ordenantza hau aplikagarri izango den pista eta herri bideak ordenantza honi erantsitako planoan agertzen direnak izango dira.

Azarotik otsailera dauden 4 hilabete horietan ezingo da mendi-biderik erabili baso-produktuak ateratzeko.

7. artikulua.

Dagokion lizentzia Udalari zuzendutako idazkiaren bitartez eskatuko da, ibilbide nagusia eta beste aukera batzuk, kasua balitz, argi eta garbi adieraziz, ekintzaren erabilera, zenbatekoa eta garrantzia jakitearren, baita zenbat iraungo duen eta oro har beharrezko informaziorako funtsezkotzat jotzen diren argibide guztiak, promotoreak edo behar bezala identifikatutako ordezkariak izendatuta.

5. artikuluan deskribatutako erabileretarako baimen eskaerak, ondorengo datuak eduki beharko ditu nahitaez:

— Lursailaren jabe edo jabeen edo kontratistaren identifikazio datuak.

— Garraiorako erabiliko diren ibilgailuei buruzko datuak, zehaztuz egingo diren joan-etorriak, joan-etorri bakoitzean garraiatuko den zama eta egingo den ibilbidea, kokapen planoan azalduko dena.

— Kubikazioa eta garraiatuko den materiala.

— Garraiatze lanen hasierako eguna eta amaierakoa.

— Materiala pilatzea beharrezkoa balitz, non egingo den zehaztea, kokapen plano baten bidez.

— Materialak aterako den lekuaren izena eta kokapena, katastroko erreferentziarekin zehaztuta.

Arau hauetan ezarritako baldintzak betearazteko eta baimena eskaera egiteko fiantza depositatzeko eta tasak ordaintzeko erantzukizuna bidea erabiltzeko baimenaren eskatzailearena izango da eta modu subsidiarioan, garraiatu behar diren materialen jabea edo terrenoen titularra, horien hartzailea eta garraiolaria, bidearen erabilera, obretarako, harrobietako materiala garraiatzeko, lur mugimenduak egiteko eta antzeko iharduerak burutzeko kasuetan izan ezik. Hauetan iharduera honetaz arduratzen den empresa izango da eskaera egiteko eta bidearen mantenimenduaz erantzuteko ardura izango duena.

Egur garraioen kasuan, eskatzaile berak titular baten baino gehiagoren materialak garraiatzeko eskaera aurkeztu ahal izango du, kasu honetan fiantzaren kalkulua erabili behar diren bide guztien luzera eta egur kopuruen kalkulua batuta ateratzen dena izango da, 11. artikuluan jasotzen denaren kaltetan gabe.

8. artikulua.

Lizentziari atxikitako egungo jarduera nagusia egur ateratzea denez gero, lizentzia eskariarekin batera Gipuzkoako Foru Diputazioko Basozaintza Zerbitzuak emandako baimena eta egindako neurketa orria aurkeztuko da, eta egingo diren joan-etorrien gutxi gora beherako kalkulua. Egin beharreko jarduera obra bati lotutako erabilera berezi bat den kasuetan, egin beharreko obrak duen aurrekontua aurkeztu beharko da, udaletxean depositatu beharreko fidantzaren kalkulua egiteko.

9. artikulua.

Eskaria beharrezko baldintzekin aurkezturik, tramitera onartuak eta, kasua balitz, kasuaz ari den batzorde berriemailearen informea entzunik, Alkateak edota ordezkotzat izendatuak lizentzia eman edo ukatu egingo du aurkezten denetik luze jota ere hamabost eguneko epean epean.

10. artikulua.

Lizentziarekin batera erabilpenerako baldintza orokorrak eta kasu bakoitzari bereziki dagozkionak adieraziko dira, guzti horiek nahitaez betebeharrekoak izango direlarik. Ezarri daitezkeen beste baldintza batzuen kalterik gabe honako hauek kontutan izan beharko dira:

Erabilera burutzerakoan bidea beste edozein erabilgarritasunerako prest dagoela bermatu beharko da, horretarako beharrezkoak izan litezkeen garbiketak eta konponketak egin beharko dira.

Garraiolariak, garraiaketari ekiten dioen edozein unetan, baimena eman duen udal erabakiaren originala eta kopia berekin izango ditu eta erakutsi beharko ditu udal agintari edo udaltzainek eskatzen duten guztietan.

Debekaturik egongo da eguraldi txarrean (euria den egunetan) baimendutako erabilerak egitea.

Baimena ematerakoan Udalak egin beharreko jarduera kontutan hartuta, materiala garraiatu ahal izateko ibilbide edo alternatiba egokiena erabaki ahal izango du eta eskatzailea erabaki hori betetzera derrigortu ere.

Lizentziarekin hirugarrengo bat kaltetzen ez dela ulertuko da eta lizentzia berak ez du kasu bakoitzean arauzko beste baimenak lortu beharraz salbuesten.

Baimena ematerakoan Udalak baimenean bertan ezarriko du lan horiek burutzeko epea.

Lanekin hasteko beharrezkoa izango da aurretiaz Udalaren baimena izatea.

11. artikulua.

Edonola ere, baimenak, gehienez ere, hiru hilabeteko iraupena izango du, ematen denetik hasita, haren bidez baimendua izan zen jarduera egin hala ez. Epea iragan ondoren baimen berria eskatu beharko da. Pista edo baso bide bakarrerako eskari bat baino gehiago daudenean, eskaria aurkeztu duen lehenengo eskatzaileak, ateratze egunak eta modua, eta garraioa zehazteko lehentasuna izango du, beti ere emandako baimenarekin bat etorriz.

12. artikulua.

Lizentziaren eskatzaileak berme fidantza bat utziko du derrigorrez, jarduera bitartean sor litezkeen kalteez erantzungo duena.

FIDANTZA UZTEA

13. artikulua.

Ezarritako fidantzaren zenbatekoa hurrengo eskala honen arabera zehaztuko da:

Egur garraioak:

— 100 m³-rainoko egur kopurua salbuetsita.

— 500 m³-rainoko egur kopurua 8.000,00 €. Fidantza kilometro bakoitzeko.

— 500 m³-tik gorako egur kopurua 10.000,00 €. Fidantza kilometro bakoitzeko.

Obra material edo antzekoen garraioak.

Obraren aurrekontuaren araberakoak izango dira eskala honen arabera:

0-15.000,00 €- bitarteko obrak 3.000,00€ fidantza kilometro bakoitzeko.

15.000,00-30.000,00 € bitarteko obrak 4.500,00 € fidantza kilometro bakoitzeko.

30.000,00-60.000,00 € bitarteko obrak 6.000,00 € fidantza kilometro bakoitzeko.

60.000,00 € gorako obrak 12.000,00 € fidantza kilometro bakoitzeko.

Kopuru hau urtero, KPI-aren arabera eguneratuko da. Eguneratze hori egiteko ahalmena ematen zaio Alkate Jaunari urte bakoitzaren hasieran Dekretu bidez egin dezan.

14. artikulua.

Fidantzaren kopurua ezarri ondoren eta jarduerari ekin aurretik, Udal kutxan sartuko da eskudirutan edo abal, titulu edo indarrean dagoen araudiak onartzen duen beste edozein bide erabiliz.

FIDANTZA ITZULTZEA

15. artikulua.

Ordaindutako fidantzaren itzulketa eskatzeko Udalari idazki bat bidali beharko zaio, lanak burutu direla eta hala bada, sortutako kalteak adieraziz.

16. artikulua.

Aurreko artikuluan aipatutako idazkia aurkezten denetik hilabeteko epean, batzorde berriemailearen informea ikusirik, Alkateak erabakiko du fidantzaren itzulketa, hala badagokio, edota lizentziaren jabeari jakinaraziko zaio zer konponketa burutu behar duen. Jakinerazpena egin eta hilabeteko epean beharrezko konponketak burutu ez badira, Udalak, indarrean dagoen Prozedura Administratiboaren Legeak, exekuzio subsidiarioari buruz dionaren arabera ekingo du.

17. artikulua.

Baldin eta utzitako fidantza, zuzenean edota zeharka sortutako kalteen konponketa gastuak estaltzeko nahikoa ez balitz, Udalak ondoriozko erantzukizunak eskatuko ditu, lizentziaren jabearen aurka beharrezko lege neurriak hartuz.

TASAREN ORDAINKETA

18. artikulua.

Ordainarazteko gai izango da Udal titularitate publikoko mendi bideak erabiliak direnean, egur ateratze lanetarako eta beste edozein garraio motarako, bai obretarako, harrobietako, buztin, meategietakoa, e.a.

19. artikulua.

Tasa ordaintzera behartuta dago, erabilera komun bereziko udal-lizentzia eskatzen duena eta, nolanahi ere, erabilera komun berezia egiten duena, halere tasa ordaintzetik salbu geratuko dira bide hoietako partaide diren terreno jabeak bere egunean bideak eraikitzeko egin zituzten aportazio eta lanengatik eta egun ere, auzolanean parte hartzeko duten betebehar zuzenagatik, horretarako udaletxeko iragarki taulan urtero tasa ordaintzetik salbu geratzen diren bizilagunen zerrenda argitaratuko da.

Tasaren zenbatekoa, urteko Udal Ordenantzak esaten duenaren arabera izango da, baina aurtengo urterako tasaren inportea ordenantza honetan fijatzen da eta fidantzaren % 20koa izango da.

20. artikulua.

Tasa ordaintzeak ez du Fidantzak edo abalak ezartzeko obligaziotik libratzen, Ordenantza honen 12 artikuluan espresuki erregulatua dagoenez.

BIDEEN KONTSERBAZIOA

21. artikulua.

Udalak urtero ikuskatuko ditu bideak zein egoeratan dauden, eta erabiltzaileen utzikeri eta arduragabekeriaren ondorioz narriadurarik atzemango balitu, konponketarako laguntzarik ez ematea ebatzi ahal izango du, baldin eta bidea lehengo egoera normalean jartzen ez den.

22. artikulua.

Auzolana erabiliko da bideen kontserbazio erregularrerako. Horretarako Udalak beharrezko makinak eta materiala jarri beharko du (harri, ormigoi, hodi, zabor-legar eta antzekoak) eta erabiltzaile onuradunek, lan komuna.

23. artikulua.

Norbaitek auzolanean ezingo balu parte hartu, bera ordezkatuko lukeen bat jarri beharko luke, edo bestela orduko 10,00 € ordaindu. Modu honetan bildutako diruak, bideak sortarazten dituen gastuak ordaintzeko fondo komuna osatuko du.

Bidean parte hartzerik ez duenak eta egunen baten erabili izan beharrez gero, arautegi hau onartzen denetik eta bidea erabiltzen den arteko eperaino 50,00 € urteko ordainduko ditu.

24. artikulua.

Udalak, bidearen erabiltzaile onuradunen artean eta Udalaren artean bitartekari lana egingo duen pertsona bat izendatuko du.

25. artikulua.

Auzolanean Istripurik izanez gero aurre egiteko, Udalak erantzukizun zibileko asegurua izango du.

HAUSTEAK ETA ZIGORRAK

26. artikulua.

Erantzukizun administratiboa izango dute ondorengo ataletan sailkaturiko hausteak egiten dituztenek:

1.  Hauste arinak:

a)  Erregelamendu honen 4. eta 5. atalak jarraituz, baserri bideen erabilera berezia behar den baimenik gabe egitea.

b)  «Fidantza Uztea» atalean dionaren arabera, jarduera hasi aurretik fidantza ez uztea.

2.  Hauste larriak:

Aurreko ataletakoak, gainera kalteak eragin badira.

27. artikulua.

Udalak Ordenantza aginduekiko hausteak zigortzeko prozedurari hasiera emango dio ofizioz edo partikularrek egindako salaketaren ondorioz. Errepidearen eta bertako osagaien aurka egindako egintzak delitu edo falta izan daitezkeenean, eskumena duen Aginte Judizialari dagokion txostena igorriko zaio eta honek ebazpena ematen ez duen bitartean ez da salaketa prozedurarekin jarraituko.

28. artikulua.

26. artikuluan aipatzen dituen hausteak eragindako kalte edo hondaketak, kasua balitz, ondorengo isun hauekin zigortuko dira:

— Hauste arinak, 100,00 euroko isuna.

— Hauste larriak, 1.000,00 euroko isuna.

Lehen aurreikusitako isunez aparte, arau hausleak Udalari errepidean eragindako kalteen eta bideetan egindako matxurengatik erabiltzaileei sortutako istripu edo bestelako eraginen zenbatekoaren kalte-ordaina emango dio.

BUKAERAKO XEDAPENAK

29. artikulua.

Udalak ahalmena du erregelamendu hau interpretatzerakoan sor litekeen edozein arazo konpontzeko.

AZKEN XEDAPENA

Honako ordenantza hau indarrean sartuko da behin bere Testua osorik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta Erregimen Lokalari buruzko oinarrien Lege Erregulatzailearen 70.2 artikuluaren tramiteak betetzen direnean.

Altzaga, 2020ko abuztuaren 10a.—Alkatea. (4162)